‘Asociación de Investigación MPC – MATERIALS PHYSICS CENTER’, Materialen Fisika Zentrua (aurrerantzean MPC), 2009an Ikerbasque Fundazioak - Basque Foundation for Science, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioak sortu zuten irabazi‑asmorik gabeko ikerketa‑elkartea da. 2009ko apirilaren 23tik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean erregistratuta dago, eta Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentruen kategorian (BERC, akronimoa ingelesez –Basic Excellence Research Center–) egiaztatuta izan da Eusko Jaurlaritzako BERC programaren deialdi guztietan (2009-2012, 2013, 2014-2017, 2018‑2021).
MPC-BERC-eko Patronatua erakundearen gobernu organu nagusia da, eta Bazkide fundatzaileen Kontseiluak osatzen du. Bazkideen Kontseiluko goi-karguak ondorengoak dira:
-
Lehendakaria: Pedro Miguel Echenique Landiribar, Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren izenean.
Pedro Miguel Echenique Landiribar Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna da, DIPC-ko Lehendakaria, CIC nanoGUNE-ko Lehendakaria, MPC-ko Lehendakaria eta Euskampus Fundazioaren, Nazioarteko Bikaintasun Campus-aren, Lehendakariordea.
-
Kontseilaria: Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean.
Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako Zuzendari Nagusia da 2019ko irailetik.
-
Idazkaria: Adolfo Morais Ezquerro, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikerbasque Fundazioaren izenean.
Adolfo Morais Ezquerro Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea da 2015etik.
Bazkideen Kontseiluak MPCko Zuzendari Zientifikoa izendatzen du. Zuzendaria lau (4) urtetik behin izendatzen da, eta zuzendari-kargua behin baino ez berritzeko aukera dago beste lau (4) urtetarako jarraian. 2019ko urriaren 28tik Daniel Sánchez Portal da MPCko Zuzendaria.
Daniel Sánchez Portal ‘Consejo Superior de Investigaciones Científicas’ (CSIC)-eko ikerketa irakaslea da ‘Centro de Física de Materiales’ (CFM)-en, non “Simulazio eta Modelizazioa” ikerketa taldea (https://cfm.ehu.es/team/daniel-sanchez-portal/), zuzentzen duen. Ikerketa talde honek lehen printzipioen kalkuluak erabilita gainazal eta material nanoegituratuen propietate elektronikoak ikertzen ditu. Gainera, kalkulu horiek egiteko, metodologia eta programa berriak ere garatzen ditu, eta mundu osoko ehunka ikertzailek egun erabiltzen duten SIESTA kodearen garatzaileetako bat da. D. Sánchez Portal-ek 1998an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM) burutu zuen doktoretza, sistema nanometrikoen propietate elektronikoak aztertuz. Illinois-eko Unibertsitatean (UI, Urbana-Chapaign) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ikertzaile bezala aritu ostean, 2002an “Ramón y Cajal” ikerketa kontratu bati esker CFMn hasi zen lanean. 2005etik D. Sánchez Portal-ek CSICeko ikertzaile lanpostu iraunkorra du CFMn, eta 2008tik bere ikerketa taldea, “Simulazio eta Modelizazioa” delakoa, zuzentzen du. 2019ko urritik ikertzaile eta zuzendari lanak egiten ditu aldi berean. Gainera, MPCko zuzendaritza lanak CFMko zuzendaritzarekin partekatzen ditu. Izan ere, MPC ikerketa-elkartearen eta CFMren jarduera estrategiko bateratua bermatzeko, Zuzendari Zientifiko Bateratua (MPC-CFM) izendatzen da bi administrazio‑organuetarako. CSICeko lehendakariak eta UPV/EHUko errektoreak, CFMko Kontseilu Zientifikoak egindako Zuzendari hautagai-proposamena kontuan izanik, CFMko Zuzendaria izendatzen dute. Zuzendariak MPCri dagozkion erabakiak CFMko Batzorde ezberdinekin aztertzen ditu MPC-CFMren estrategia zientifiko bateratua ezartzeko.
Bazkideen Kontseiluak MPC sortu zuenean onetsi zituen MPC ikerketa‑elkartearen estatutuen arabera, MPC kudeatzeko erantzunkizuna Zuzendariari esleitzen zaio, estrategia zientifikoa definitzea eta erabaki ekonomikoak hartzea bere ardura izanik. Zuzendariak elkartearen jardueraren eta erabaki estrategikoen berri eman behar dio Bazkideen Kontseiluari. Bazkideen Kontseilua gutxienez urtean behin elkartzen da MPCko ekintzen txostena berrikusteko, aurreko urteko kontuen txostena onesteko, eta Kontseiluaren erabakia edo onespena eskatzen duten MPCren inguruko gai garrantzitsuak eztabaidatzeko.