Gardentasuna

MPCk barne kudeaketa prozesuak, erakundearen kontuak eta egiten duen lana gardentasunez erakutsi nahi dizkio gizarteari.
MPCk, irabazi-asmorik gabeko elkartea izanik, bere ekintza eta emaitzen inguruko informazio irekia eta eskuragarria eskeini nahi du.

INFORMAZIO ESTRATEGIKOA

MPCk urtero bere lana aztertzen du MPC-CFMko Estrategia-planaren ildotik, eta emaitza nagusiak partekatzeko urteko txostena argitaratzen du.

Aurreko urteko memoriak kontsultatzeko sakatu hemen.

ARAUTZEA

MPC 2009ko apirilaren 3an sortu zen ikerketa-elkartea da. Estatuko eta Euskadiko legeen mende dago, eta bereziki Euskadiko Elkarteei buruzko 7/2007 legearen baitan.

MPCren estatutuak

KONTABILITATE-AZTERKETA

MPCk erakunde publikoetatik jasotzen duen finantziazioa modu egokian erabiltzeko konpromesua du. MPCren barne prozesu eta prozedimenduak etengabe berrikusten dira, elkartea etangabeko hobekuntzarekin konprometituta dagoelako.
MPCko urteko kontuen ikuskapena urtero egiten da.

Ikuskaturiko MPCko 2022ko Urteko Kontuak

Aurreko urteetako kontu-ikuskaritza txostenak ere begiratu ditzazkezu:

2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021

Urteko kontuen txostenek, besteak beste, hurrengo gaien inguruko informazio aipagarria jasotzen dute:

  • EMANDAKO DIRULAGUNTZAK

MPCren lan jardueraren gardentasun handiena eskaintzeko asmoz, administrazio publiko ezberdinek finantzatutako proiektu eta beken informazioa bildu da atal honetan.

2019an aribidean egondako proiektu eta ikerketa diru-laguntza publikoak

2019a baino lehen aribidean egon ziren finantziazio publikoa jasotako proiektu eta ikerketa-beken zerrenda ere begiratu dezakezu.

  • HITZARMENAK

2019an aribidean egondako lankidetza hitzarmenak

2019a baino lehenagoko hitzarmenei buruzko informazioa ere begiratu dezakezu.

  • KARGU ETA ARDURADUN NAGUSIEN ORDAINKETA ETA INDEMNIZAZIOAK

Goi karguek (patronatuko ordezkariak eta zuzendaria) ez dute inolako ordainsaririk, ez eta kalte-ordainik, jasotzen kargu jarduerengatik.

HORNITZAILEAK

MPCk Sektore Publikoko kontratuei buruzko legeak betetzen ditu. Gure Kontratazailearen Profila bisitatu dezakezu egungo eta iraganeko kontratuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.

IRUZURRAREN AURKAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Iruzurraren Aurkako Adierazpen Instituzionala

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio osagarririk behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan mpc@ehu.eus helbidean.