Materialen Fisika Zentroa

MPC Ezagutu

MPC – Materials Physics Center – irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioa), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) sortua. MPC 2009ko apirilaren 3an ezarri zen lehen aldiz, eta 2009ko apirilaren 23tik dago erregistratuta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentro gisa.

MPCren epe luzeko helburua materialen zientzian bikaintasuna lortzeko foro intelektual eta nazioarteko erreferentzia-puntu bihurtzea da. MPCk oinarrizko eta bideratutako ikerketa-jarduerak sustatzen eta gauzatzen ditu, eta laguntza erabakigarria ematen du ikerketako bikaintasunean, graduatu-ondokoen prestakuntzan eta herri-zientziaren hedapenean oinarritutako ezagutza sortzeko.

Hasiera-hasieratik, MPCren antolaketa estrukturala eta jarduerak Materialen Fisika Zentroarekin (CFM) koordinatu dira. Zentro hori Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) baterako zentroa da. Izan ere, MPCren asmoa ez da autosufizientea izatea, baizik eta lotura estua izatea CFMrekin eta hura babesten duten erakunde publikoekin.

 


Barne Informazio Sistema

Erakundea eta Helburuak

`Asociación de Investigación MPC – MATERIALS PHYSICS CENTER´, Materialen Fisika Zentroa (aurrerantzean MPC), 2009an sortutako ikerketa‑elkarte bat da materialen nanozientziaren bikaintasuna nazioartean bultzatzeko xedearekin. Urte berean, Eusko Jaurlaritzak Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian (BERC, akronimoa ingelesez –Basic Excellence Research Center–) egiaztatu zuen.

MPC ikerketa-elkarteak lotura estua du Centro de Física de Materiales (CFM, http://cfm.ehu.es/) ikerketa‑zentroarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC)-en arteko zentro mistoa denarekin alegia. MPC-BERC eta CFM kideak dira, eta egoitza, helburuak eta jarduera zientifikoa elkarrekin partekatzen dute. Halaber, MPC‑BERC CFMren elkarte instrumentala da. MPC eta CFMren arteko estrategia bateratua aldi berean bi zentroetarako izendatzen den Zuzendariaren bitartez gauzatzen da oro har, irizpide bakarrarekin kudeaketa bateratua lortzeko helburuarekin.

XEDEA ETA HELBURUAK

MPC material berrien punta-puntako oinarrizko ikerkuntza sustatzea xede duen ikerketa-elkartea da, aldi berean zientzilari bereziki agurgarrien belaunaldi berriak sortuz. MPCren helburu orokorra, beraz, Materialen Fisika arloan bikaintasuneko ikerkuntza ingurunea sortzea da

 

IKUSPEGIA

MPCren ikuspegia Materialen Nano-Zientzia eta Nano-Teknologian mundu-mailako erreferente bihurtzea da, Euskadiko komunitate zientifikoak bultza lezakeen ikerketa-estrategia garatuz.

MPCren printzipio gidariak ondorengoak dira: oinarrizko zientzian bikaintasuna, gazteak zientzian jarduteko gaitzea, nazioarteko lankidetza, eta komunitate zientzifikoari nahiz gizarteari zientzia dibulgatu eta zabaltzea.

 

ESTRATEGIA-PLANA

  • Erlazio trinkoak eta elkarlana nazioartean lantzen jarraitu.
  • Teknologia-transferenzia sustatu, beti ere lorpen zientifikoak mantenduz. Zientzilariei beraien ikerketa lana komunitate zientifikoaren eta merkatuaren beharren arabera bideratzen lagundu, beraien lanak eragin handiagoa izan dezan.
  • Mundu osoko zientzilari gazteak kontratatzeko estrategiak garatu.
  • Materialen zientzian jarduteko zientzilariak gaitu, gaikuntza programetan lagunduz eta pate hartuz.
  • Zentroaren lana hedatu, dibulgazio zientifikoa eta zabalkundea sustatuz.

Patronatua

Asociación de Investigación MPC – MATERIALS PHYSICS CENTER’, Materialen Fisika Zentrua (aurrerantzean MPC), 2009an Ikerbasque Fundazioak - Basque Foundation for Science, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioak sortu zuten irabazi‑asmorik gabeko ikerketa‑elkartea da. 2009ko apirilaren 23tik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean erregistratuta dago, eta Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentruen kategorian (BERC, akronimoa ingelesez –Basic Excellence Research Center–) egiaztatuta izan da Eusko Jaurlaritzako BERC programaren deialdi guztietan (2009-2012, 2013, 2014-2017, 2018‑2021).

MPC-BERC-eko Patronatua erakundearen gobernu organu nagusia da, eta Bazkide fundatzaileen Kontseiluak osatzen du. Bazkideen Kontseiluko goi-karguak ondorengoak dira:

MPC_governance
  • Lehendakaria: Pedro Miguel Echenique Landiribar, Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren izenean.

Pedro Miguel Echenique Landiribar Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna da, DIPC-ko Lehendakaria, CIC nanoGUNE-ko Lehendakaria, MPC-ko Lehendakaria eta Euskampus Fundazioaren, Nazioarteko Bikaintasun Campus-aren, Lehendakariordea.

 

  • Kontseilaria: Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean.

Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako Zuzendari Nagusia da 2019ko irailetik.

 

  • Idazkaria: Adolfo Morais Ezquerro, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikerbasque Fundazioaren izenean.

Adolfo Morais Ezquerro Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea da 2015etik.

Bazkideen Kontseiluak MPCko Zuzendari Zientifikoa izendatzen du. Zuzendaria lau (4) urtetik behin izendatzen da, eta zuzendari-kargua behin baino ez berritzeko aukera dago beste lau (4) urtetarako jarraian. 2019ko urriaren 28tik Daniel Sánchez Portal da MPCko Zuzendaria.

Daniel Sánchez Portal ‘Consejo Superior de Investigaciones Científicas’ (CSIC)-eko ikerketa irakaslea da ‘Centro de Física de Materiales’ (CFM)-en, non “Simulazio eta Modelizazioa” ikerketa taldea (https://cfm.ehu.es/team/daniel-sanchez-portal/), zuzentzen duen. Ikerketa talde honek lehen printzipioen kalkuluak erabilita gainazal eta material nanoegituratuen propietate elektronikoak ikertzen ditu. Gainera, kalkulu horiek egiteko, metodologia eta programa berriak ere garatzen ditu, eta mundu osoko ehunka ikertzailek egun erabiltzen duten SIESTA kodearen garatzaileetako bat da. D. Sánchez Portal-ek 1998an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM) burutu zuen doktoretza, sistema nanometrikoen propietate elektronikoak aztertuz. Illinois-eko Unibertsitatean (UI, Urbana-Chapaign) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ikertzaile bezala aritu ostean, 2002an “Ramón y Cajal” ikerketa kontratu bati esker CFMn hasi zen lanean. 2005etik D. Sánchez Portal-ek CSICeko ikertzaile lanpostu iraunkorra du CFMn, eta 2008tik bere ikerketa taldea, “Simulazio eta Modelizazioa” delakoa, zuzentzen du. 2019ko urritik ikertzaile eta zuzendari lanak egiten ditu aldi berean. Gainera, MPCko zuzendaritza lanak CFMko zuzendaritzarekin partekatzen ditu. Izan ere, MPC ikerketa-elkartearen eta CFMren jarduera estrategiko bateratua bermatzeko, Zuzendari Zientifiko Bateratua (MPC-CFM) izendatzen da bi administrazio‑organuetarako. CSICeko lehendakariak eta UPV/EHUko errektoreak, CFMko Kontseilu Zientifikoak egindako Zuzendari hautagai-proposamena kontuan izanik, CFMko Zuzendaria izendatzen dute. Zuzendariak MPCri dagozkion erabakiak CFMko Batzorde ezberdinekin aztertzen ditu MPC-CFMren estrategia zientifiko bateratua ezartzeko.

Bazkideen Kontseiluak MPC sortu zuenean onetsi zituen MPC ikerketa‑elkartearen estatutuen arabera, MPC kudeatzeko erantzunkizuna Zuzendariari esleitzen zaio, estrategia zientifikoa definitzea eta erabaki ekonomikoak hartzea bere ardura izanik. Zuzendariak elkartearen jardueraren eta erabaki estrategikoen berri eman behar dio Bazkideen Kontseiluari. Bazkideen Kontseilua gutxienez urtean behin elkartzen da MPCko ekintzen txostena berrikusteko, aurreko urteko kontuen txostena onesteko, eta Kontseiluaren erabakia edo onespena eskatzen duten MPCren inguruko gai garrantzitsuak eztabaidatzeko.